Construcciones Mecánicas LIZUAN, S. A.-ren jarduera prentsa eta brotxatzeko makina hidraulikoen diseinu, garapen, muntaia eta merkaturatze prozesuetara zuzentzen da batik bat; LIZUANek merkaturatzen dituen makinen gehiengoa neurrira egindako makina bereziak dira.
Fabrikatzen dugun produktu-gamaren barruan zuzengailua ere badaukagu. LIZUAN, bere sorreratik hasi zen fabrikatzen makina mota hori eta oraindik ere fabrikazio-lerroan mantentzen du, fabrikatzaileak zailtasunez aurkitzen dituen merkatu-eskaerari erantzun ahal izateko.
Honako hauek dira LIZUANek bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuak:
Gure produktuen diseinu eta garapenean esperientzia luzea izateaz gain, gurean aurki ditzakezun abantaila konpetitiboen artean honako hauek aipa daitezke:
LIZUANen makinek oso sektore ezberdinetako bezeroen beharrak betetzen dituzte, hala nola, galdategia, ibilgailu-industria, estanpazioa, energia eolikoa, etxetresna elektrikoak eta garbitegi industrialetako garbitze/lehortze tunelak. Nazio mailan aspaldi indartu ondoren, bost kontinenteetako herrialde desberdinetara esportatzen ditugu makinak, esaterako, Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Mexiko, Kolonbia, India eta Portugalera.
Lankidetza-nahiarekin eta korporazio zein bezeroentzako onurak optimizatzeko nahiarekin bat etorriz, honako erakunde hauetako partaide da LIZUAN: Asociación Española de Fabricantes de la Máquina-Herramienta (AFM) eta Consorcio de Máquinas-Herramienta para Transferencia de Tecnología Educativa (PROSCHOOLS).


