LIZUAN 1962. urtean sortu zen 6 langile ekintzaileren eskutik. Enpresaren izena bera, bazkide sortzaile bakoitzaren lehenengo abizenaren lehenengo letra erabiliz sortu zen.
Nahiz eta sorreratik enpresa Azkoitian kokaturik egon, herrian bertan pare bat leku-aldaketa pairatu behar izan zituen, 1971. urtean gaur egungo tokian behin betirako instalatu zen arte. Aipatutako toki-aldaketak urte haietan, batez ere, lantoki handiagoaren premian zeudelako izan ziren, gero eta langile gehiago ari baitziren lanean handitzen zihoan makina-eskaerari erantzun ahal izateko. Halaber, eskaerak berak saltzen ziren makinen hobekuntza etengabea ekarri zuen berarekin batera eta horretarako ezinbestekoa zen hobeto hornitutako instalazioak izatea. Honez gain, ezin ahaztu, makinek gero eta dimentsio handiagoak zituztela eta arrazoi guzti horiengatik, enpresa gaur egungo lekuan kokatzea erabaki zen.


